Ongi etorri Ager! Elisa eta Jon Aritz

Ongi etorri mundura txikitxu! Seguraski inoiz ez duzu ulertuko zein garrantzitsua izango zaren zure aita eta amarentzat bereziki. Bizitza goitik bera aldatuko zaie zu iritsi bezain laister! Besarkada, muxu eta laztanen artean, zoratzeko uneak ere jasango dituzte, baina ez zalantzarik izan: inoiz baino zoriontsuago izango dira!

Gu osaba Galderren aspaldiko lagunak gara (barre algarak eragiten dizkizun handikote hori da osaba Galder, bai!) eta ez dakizu zelako ilusioa daukan zurekin. Izan ere, sareko txoko txiki hau zuretzat prestatu du osabak, handitzen zarenean zuk zeuk zure bizipenak hemen idatz ditzazun, berak egiten duen bezala. Eta Amama Rakel ere ikusi beharko zenuke… bere lehenengo ilobatxoa izango zara!

Beno txiki, ez ahaztu eta izan zaitez ere biurri! Besarkada handi bat.

Elisa eta Jon Aritz

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *